Txindurriren abestia Bilbon kantatua

Estibalitz González 2024ko api. 23a, 11:32

Bilboko Campos Eliseos antzokian Xabier Diaz eta Adufeiras de Salitre musikari galiziarrek igande honetan eskainitako emanaldian, Gillermo Bengoetxea, Txindurri bertsolariaren "Babia saltzen" abestia entzuteko parada egon zen Eingo talde gonbidatuaren eskutik.

Bideoan Campos Eliseoseko emanaldiaren zatitxo bat.

Txindurrik 1955. urtean Euzko-gogoa aldizkarian argitaratutako "Maite tratua Eibar´ko plazan" (edo "Babia saltzen") abestiaren lehen ahapaldia eta honen aldaera desberdinak kantatu zituzten Eingo taldeko partaideek, Iker Allur soinulariaren laguntzarekin.


"Babia saltzen" Euzko-Gogoa aldizkarian 1955ean argitaratu zenekoa.

Herrikoi bihurtuta dagoen abesti hau adin guztietako kantarien ahotsetan entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek, eta berorrekin tartean galiziar folkloreko doinu eta abesti sorta ederra eskaini zuten taularatutako abeslari, soinulari eta perkusio-jole ugariek.


Gillermo Bengoetxea "Txindurri".

Abesti guztia entzuteko aukera  dago Alboka Musika Eskolaren webguneko Bertako Kantuak sailean.