Apirilaren 20an, zapatua, Pispillu abesbatza eta Feredico Olmeda korala batu ziren Santiago Apostol elizan.
19:45ean hasita, estilo askotariko kantuak interpretatu zituzten, bertaratutako ermuarren eta Soriatik etorritako lagunen gozamenerako: Musika sakra, espirituala... interpretatu zuten —adierazi bezala, "abesbatzen munduan errepertorioa nagusiki hortaz osatuta dagoelako"—, baina baita Lorcaren letra musikatuak, filmetako soinu bandak, doinu latinoen mostra txiki bat eta The Beatles taldearen Hey Jude abestia, besteak beste.
Jessica Redondok egin zituen Federico Olmeda abesbatzaren zuzendari lanak. Gaztela eta Leongo Burgo de Osma herritik datoz eta, ezagutu ezean, gerturatzera gonbidatu zituen ermuarrak, "egonaldi polita izango duzuelako, ziur". Bestalde, esker ona adierazi zuen taldearen izenean Pispilluren gonbidapenagatik: "beti da atsegingarri etxetik irtetzea, baina are gehiago hemen dituzuen moduko pasai ederrak bisitatzeko aukera ematen badigu".
Pispillu eta Federico Olmeda koralak batera, kontzertu amaieran.