Gaur arratsaldean Euskal Kopako finalak jokatuko dira Ermuko Udal Kiroldegian.
Lehenengo, Getxotik eta Bidasoatik etorritako Erromoko Eskubaloia eta Bidasoa taldeetako mutilak lehiatuko dira, 18:15ean. Partida amaitutakoan, 20:15 aldera, ermuarren txanda izango da: Lauko Errotabarrik indarrak neurtuko ditu Bera Berako donostiarren aurka. Bi taldeok emaitza bikainak izan dituzte azkenaldian eta "lehia polita" espero da.
Errotabarri EKEk kiroldegira bertaratzea eskertuko lukete, herritarren animoak "ezinbestekoak" baitira; bestela, zuzenekoak prestatu dituzte YouTubeko kanalean, gerturatzea posible ez dutenentzat. Jarraian bi partiden emisioak:
BM Romo (Getxo) - CD Bidasoa (Irun)
18:15ean hasiko da zuzeneko emisioa.
Errotabarri - Bera Bera (Donostia)
20:15ean hasiko da zuzeneko emisioa.