Apirilaren 26a izango da Labur-labur film laburren lehiaketan parte hartzeko azken eguna.
Bi kategoria daude: bata 16-18 urte bitartekoentzat, bestea 18 urtetik gorakoentzat. Parte hartzen dutenek hiru baldintza bete beharko dituzte:
- Iraupena: 10 minututik beherako metrajea izango da.
- Hizkuntza: filmak euskaraz izan behar dira.
- Gaia: "Aisialdirako aukera berriak" gaia jorratu beharko dute.
Horretaz aparte, agindu dute "kutsu sexista, arrazista zein homofoboak" dituzten lanak ez direla onartuko.
Film laburren proiekzioa eta sari banaketa maiatzaren 2an izango da, 18:30ean hasita, Lobianon. Guztira, 450 euro banatuko dira saritan.
Parte hartu nahi dutenek hurrengo formularioa bete beharko dute: LABUR-LABUR [IZEN-EMATEA] eta bertara jaso sortutako lana.