Apirilaren 26an (ostirala) herri-justizia prozesuak eztabaidatzeko mahai-ingurua egin zen Lobianon. Hizlari gisa aritu ziren Cristina Chiquin guatemaldar argazki-kazetaria, Kelmet kolektiboko Aisetou ganbiarra, Las Andariegas elkarte Kolonbiarreko Soledad Granada-Castañeda eta Salhaketa Nafarroa kolektiboko June San Millan.
Bakoitza ordezkatzen duen kolektiboaren begiradatik justizia zer den definituz hasi ziren, azpimarratuz justizia hitza deseraiki beharra zegoela berriro eraikitzeko beste modu batez, kontutan izanda justizia berbaren kontzeptua patriarkala, matxista, arrazista, koloniala eta klasista den sistema baten barruan txertatuta dagoela. Bertan aipatu zutenez justizia boterearekin lotura handia du, ez da berdina pertsona guztientzat eta ez die neurri berean eragiten guztiei.
Hausnarketarako espazio baten bihurtu zen topaketa, komunitatean eraldatzera zabaldutako bide bat.