Apirilaren 27an (zapatua) jokatu zen Ermuko I. Puzzle lehiaketa, Gaztela eta Leongo Egunaren bueltan antolatutako jardueren baitan. Bi fase jokatu ziren, eta bietan 500 piezako puzzlea ahalik eta azkarren egitea zuten helburu. Bakarkako fasekoek 2 ordu eta erdi zituzten amaitzeko; bikoteek, berriz, 2 ordu gehienez.
Argazkia: Estibalitz González.
Puzzleen lehian, puzzleak opari
Partehartzaile guztiek jaso zuten txapelketan egindako puzzlea opari. Baina, horrez gain, kategoria bakoitzeko hiru sari zeuden, postuaren arabera: 2000, 1500 eta 1000 piezako puzzleak.
Bakarkako faseko irabazleak:
# | IZENA | HERRIA | DENBORA | DIF. | Rnk. 2024 | Rnk. OSOA |
---|---|---|---|---|---|---|
1
|
Sant Feliu de Llobregat (Barcelona) |
00:37:07
|
-
|
1
|
3
|
|
2
|
Castrillo de la Vega (Burgos) |
00:57:03
|
+19' 56''
|
8
|
89
|
|
3
|
Mutilva (Nafarroa) |
01:03:17
|
+6' 14''
|
13
|
178
|
Bikote irabazleak:
# | IZENA | HERRIA | DENBORA | DIF. | Rnk. 2024 | Rnk. OSOA |
---|---|---|---|---|---|---|
1
|
Mutilva (Nafarroa) / Sant Feliu de Llobregat (Barcelona) |
00:36:03
|
-
|
8
|
140
|
|
2
|
Obanos (Nafarroa) / Mutilva (Nafarroa) |
00:46:47
|
+10' 44''
|
34
|
617
|
|
3
|
Pontevedra / Laguna de Duero (Valladolid) |
00:53:35
|
+6' 48''
|
55
|
1010
|
2024ko markarik onena Ermuan
Irabazteaz gain, mundu eta estatu mailako txapeldun izandako Alejandro Clementek aurtengo errekorra lortu zuen Ermuan. AEPUZZ elkarteak baieztatu duenez, 37:07 denborarekin, 2024ko markarik onena lortu du.
Clemente Bartzelonan bizi da, Sant Feliu de Llobregaten, baina ama ermuarra du eta “pozik” agertu zen zapatuan, lehiaketari esker, errekorra lortzeaz gain, hemengo familia bisitatu ahal izan zuelako.