Errepidean, mendian... eta basamortuan ibili dira Ermuko txirrindulariak

Ander Gomez 2024ko api. 30a, 07:11

Gora eta behera ibili dira Ermuko Txirrindulari ETXEko kideak asteburuan, toki eta modalitate desberdinetan: Gaztetxoenak Gatikako eta Igorreko lasterketetan izan dira, mendian eta errepidean hurrenez hurren; eta helduak Aragoiko basamortuko Orbea Monegros 2024 martxan.

Ermuko Txirrindulari ETXEtik "astebukaera ederra" izan dutela kontatu dute:

Mendian

Zapatuan, Gatikako BTT lasterketan egon ziren Ermuko Txirrindulari eskolako txikienak. Eguraldia beti lagun ez dagoela ere ikasi beharra dago eta, azaldu dutenez, "ederto asko egin zioten aurre euriari eta haizeari".


Basamortuan

Monegros basamortuko BTT martxan hartu zuten parte helduek eta, "gogorra" izan arren, "emaitza onak" lortu zituztela kontatu dute.


Errepidean

Domekan, Igorren izan ziren ETXEko gaztetxoak, UDABERRIKOPAko zirkuituaren bueltan. "Oso ondo" pasatu zutela adierazi dute taldetik eta, horrez gain, garaipen bat lortu zuten: 1. urteko infantilen kategorian txapeldun izan zen Telmo Hernández.