Egunean Behin Ermuan: denboraldi berria, sari berriak

Drogetenitturri 2024ko mai. 4a, 07:31

Gazteak Egunean Behin-eko eguneko partida jokatzen.

Astelehenean hasiko da denboraldi berria eta Egunean Behin Ermuan taldea zabalik dago batu nahi duenarentzat (albiste barruan, taldera batzeko sartu beharreko kodea edo giltza). Parte hartzen dutenek bonoak irabazteko aukera izango dute astero eta denboraldi bukaeran… sari potolo bat.

Maiatzaren 6an hasiko da Egunean Behinen 15. denboraldia eta herritar guztiak daude gonbidatuta Ermuan Behin Ermuan taldean parte hartzera. Astero irabazle suertatzen direnek ZukAldatun gastatzeko 30 euroko bonoa jasoko dute; eta denboraldi amaierako irabazleak 200 euroko txekea jasoko du, landa-etxe bat bisitatzeko.

Jarraian taldean sartzeko jarraitu beharreko pausuak:

1. Instalatu Egunean Behin telefonoan. 

2. Bilatu Egunean Behin Ermuan taldea edo sakatu Taldeak botoia.

3. Erabili giltza hau: 3A8ECB