Maiatzaren 25ean ospatuko da Ermuko VII. Gazte Eguna, "Eztandak borrokan harrapa gaitzala" lemapean.
Hausnarketarako saioek hartuko dute goiza: Nü Shu kolektibo feministak pornoaren eta desiraren inguran jardungo du 10:00etatik aurrera; Gazte Asanbladako kideek LABek sortutako Gazteon Lan-eskubideen Gida aurkeztuko dute 12:00etan; eta Ernaikoek herriko kirol espazio pribatuak salatzeko Baloi (H)erria dinamika plazaratuko dute. Hitzaldiok bukatzean, txosnak irekiko dituzte.
15:00etan, Gazte Bazkaria egingo da eta, talde-argazkia aterata, bingoan arituko dira bazkalondoan. Arratsalde-iluntzea poteoan emango dute: 18:00etan Poteolinpiadetan jolasean eta 20:00etatik aurrera karropoteoan kalez kale. 22:00etatik aurrera ekitaldia eta kontzertuak egongo dira: Haizkan; Slide; Brigade Lowcost: Aiama, Makis37; eta Dj U.KAN.2.
Oharra: Bazkaria paella izango da eta aukera beganoa egongo da. Tiketak salgai daude jada Infreñu tabernan.