EGITARAUA

Plazara eta kaleetara bueltatuko da Vertigo Rock

Ander Gomez 2024ko mai. 10a, 07:16

2022ko jaialdiko irudia, Betiondon. Iturria: thesoundoftheembryo.es

Bihar (maiatzak 11) Vertigo Rock jaialdia ospatuko da Ermuan. Musutruk, bertako taldeak zein mundu mailako figura mitikoak taula gainean ikusteko aukera paregabea izango da. Aurtengoan, gainera, kaleko kontzertuak bueltatuko dira, jaialdiaren "filosofia eta esentzia" berreskuratuz.

Vertigo Rock musika jaialdi irekiaren XVI. edizioa izango da aurtengoa. Kontzertu guztiak dohainik eta kalean ikusi ahalko dira, bi eszenatoki nagusirekin: Main Stage-a (Orbe Kardinalaren plazan) eta Xabi Ciarsolo eszenatokia (Martxoak 8 plazan).

Jarraian kontzertu guztien zerrenda, kronologikoki ordenatuta, eta antolatzaileek talde bakoitzaren inguruan esandakoak:

12:30

KALEAN

BDSM

"BDSM Ermuan sortutako folk-punk, hardcore eta folk tradizional estiloetan oinarritutako taldea da, 2023an sortua. Zerbait guztiz desberdina entzun eta ondo pasatu nahi baduzu, ezin dituzu galdu!".


13:35

KALEAN

Old Time Spooks

"Old time spooks 2022an Gasteizen sortutako hillbilly punk taldea da. Bere helburu nagusia furgonetan bidaiatzea da, munduko edozein hiritan jotzen, bere musika zabaltzeko. Estatubatuar instrumentu tradizionalekin, beldurrezko istorio klasikoak edo B serieko filmak kontatzen dituzten abestiak jotzen dituzte".


16:55

MARTXOAK 8 PLAZAN

AIAMA

"Aiama 2022 amaieran Ermuan jaio zen punk-oi taldea da. Beste talde batzuen bertsioekin kontzertuak ematen hasi ziren, baina pixkanaka abesti propioak sortzen joan dira, aurten kaleratuko duten Altxatu dezagun ahotsa diskoa osatuz".


18:00

MARTXOAK 8 PLAZAN

Larru Beltzak

"Hainbat musika taldetan ibilitako kideek (Sospechosos, Golpe de Estado, Banda Munizipala, Papalagi, Antihumano eta CC627) proiektu berria abiatu zuten 2018 amaieran: Larru Beltzak. 2020an diskoa grabatzeari ekin zioten, baina pandemiaren erruz atzeratu eta 2021ean argitaratu zuten aurreneko lana: Nork epaituko du epailea? ".


19:05

MARTXOAK 8 PLAZAN

Dinamita

"2016an Maqueta explosiva izeneko maketa kaleratu zuten eta horrekin Euskal Herri osoan bira egiten hasi ziren. Ostean, El Joker  diskoa grabatuta, 'etorkizun handiko' punk taldeen artean finkatu ziren. Maiatzaren 11n Ermuan izango ditugu Al infierno en goitibera  azken lanarekin. Galdu ezineko eguna punk zaleentzat!".


20:00

KALEAN

Frakture

"2019an Bizkaian jaiotako thrashcore metal taldea da. Hasiera gogorra izan arren, 2020ko otsailean behin behineko taldea osatzea lortu zuen. Covid-19ren krisiaren ostean, FRAKTURE izeneko haien lehenengo demoa grabatzea erabaki zuten. Thrash metal talde gisa definitzen da, eta Sepultura, Anestesia eta Obituary bezalako taldeek eragin handia dute haiengan".


20:55

HERRIKO PLAZAN

Eskarmiento

"Duela 20 urte baino gehiago, Mellado anaiek Eskarmiento taldea sortu zuten Ermuan. Urteetan zehar eta hainbat formazio aldaketekin, punk-rock klasikoa egiten jarraitzen dute hirukote gisa".


21:40

HERRIKO PLAZAN

OSSHO

"OSSHO Aitor Losadak (Governors, Su ta gar, Sffera...) 2023an sortutako rock-metal melodiko proiektua da. Urrian, lehen EPa kaleratu zuten bideoklip formatuan (Lluvia, 2023) eta El círculo de la vida lehen diskoa zuzenean aurkezten emango dute 2024a".


22:35

HERRIKO PLAZAN

John Dealer & the Coconuts

"John Dealer & The Coconuts 2015ean Legazpin sortutako rock taldea da. 2020an, Azkena Rock Festival jaialdiko finalista izan ziren (800 talderen artean). 2023an, Garate Studiosen (Andoain) grabatu zuten disko berriaren aurrerapena. Energiaz eta rock & rollez beteriko kontzertua nahi baduzue, ezin duzue galdu!".


23:30

HERRIKO PLAZAN

Cockney Rejects

"Londresetik, punk-oi! estiloaren aurrekaritzat hartutako Cockney Reject taldea Ermura helduko da, 2023ko mundu biraren ostean. Aurten emango duten lehenengo kontzertua izango da eta aukera gutxi izaten dira talde hau Euskal Herrian ikusteko (eta zer esanik ez dohainik)... beraz, 40 urtez errepideetan ibili den talde zoragarri hau entzuteko aukera paregabea izango da".


00:45

HERRIKO PLAZAN

Celtibeerian

"2011. urtean Ciudad Realen sortutako folk metal talde bat da. Euren abestien bidez historia, kontakizunak eta musika-ospakizunak nahasten dituzte eta hauek guztiak kultura zelta, ibero eta zeltiberoetan oinarritzen dira. Euren 5. diskoa (Nertos, 2023) aurkeztuko dute Vertigon".