EGITARAUA

Kultura eta gastronomia galegoak hartuko ditu Ermuko kaleak aste honetan

Ander Gomez 2024ko mai. 13a, 07:17

2022ko edizioko irudia. Iturria: Ermuko Galiziar Elkartea.

Maiatzaren 17an ospatzen da Galizierazko Letren Eguna eta Ermuko Galiziar Zentroak aste osora luzatuko du jaieguna, "Xornadas das Letras Galegas" egitarauarekin. Bazkideen futbol partida eta igel-toka txapelketa jokatu dituzte asteburuan eta astean zehar gutxienez jarduera bat egongo da egunero, baina ekitaldi gehienak ostiraletik igandera izango dira.

Ekitaldi-sorta potoloa antolatu du Ermuko Galiziar Zentroak, hango figura literario garrantzitsuenak omentzen dituen "Dia das Letras Galegas" egunaren bueltan. Urtero, zendutako sortzaile desberdin bati eskaintzen zaio eta, aurten, Luisa Villalta Gomez idazle eta biolin-jolearen oroimenez izango da.

Jarraian egitarau osoa:

Maiatzak 11, larunbata

17:00

Futbol partida.

Betiondo futbol zelaian.


Maiatzak 12, igandea

12:30

Igel-toka txapelketa.

San Isidro kalean.


Maiatzak 13, astelehena

19:30

Tute txapelketa.

Galiziar Zentroko Ambigú tabernan.


Maiatzak 14, asteartea

19:30

Mus txapelketa.

Galiziar Zentroko Ambigú tabernan.


Maiatzak 15, asteazkena

19:30

Futbolin txapelketa.

Galiziar Zentroko Ambigú tabernan.


Maiatzak 16, osteguna

19:30

Chave txapelketa.

San Isidro kalean.


Maiatzak 17, ostirala

18:30

Olagarro saltokia.

San Isidro kalean.

 

19:00

Galiziako banderaren igoera.

Udaletxean.

19:30

Gaita-poteoa, "Os Galaicos"

talde eibartarrarekin.

Herrigunean.

23:00

02:00

DJ CHE.

San Isidro kalean.

 

01:00

Queimada herrikoia.

San Isidro kalean.


Maiatzak 18, larunbata

11:30

Talde gonbidatuen desfilea:

- Txindurri

- Fit Gipsy Dance

- Espalladoiro

Galiziar Zentrotik plazaraino.

12:00

XXVIII. Letra Galegoen aurkezpena,

Jose Luis Sanchez Poxpolorekin.

Plazan.

12:15

Kantu eta dantza erakustaldia.

Plazan.

14:00

Ohore-ardoa agintariekin.

Galiziar Zentroan.

14:00

"Espalladoiro" taldearen emanaldia.

San Isidro kalean.

15:00

Letra Galegoen itxiera ekitaldia.

Galiziar Zentroan.

19:00

22:00

23:00

02:00

Pontevedratik etorritako

"Estelamar" orkestraren

emanaldi bikoitza.

Plazan.

 


Maiatzak 19, igandea

11:30

Talde gonbidatuen desfilea:

- Txindurri

- Coros y Danzas de Extremadura

- Os Galaicos

Galiziar Zentrotik plazaraino.

12:00

Kantu eta dantza erakustaldia.

Plazan.

12:00

13:30

Ohore-ardoa laguntzaile guztiekin.

Galiziar Zentroan.

13:00

14:00

"Estelamar" taldearen bermut saioa.

Plazan.

14:00

"Os Galaicos" eibartarren emanaldia.

Galiziar Zentroan.

19:00

20:00

"Estelamar" taldearen azken emanaldia.

Plazan.