Maiatzaren 11n ospatu zen Vertigo Rock jaialdiaren XVI. edizioa.
Antolakuntzaren balorazioa oso positiboa izan da: aurtengo edizio honek "harrera bikaina" izan duela diote eta herriko toki guztietan (Martxoaen 8a plazan, Orbe Kardinalaren plazan, Zubiaurren, Konbentukuan...) "giro paregabea" egon zela hasiera-hasieratik. Hiru mila lagun inguru bertaratu zirela estimatu dute eta pozik agertu dira, batez ere, jaialdia herrigunera bueltatzea lortu dutelako.
Kide izateko deialdia
Antolakuntza taldean sartzeko gonbitea luzatu diete herriko zein inguruko musikazaleei. Jende "berria" behar dutela azaldu dute "lanarekin jarraitu ahal izateko", bilerak irekiak direla, parte-hartzea "dohainik" dela eta ez dutela "koskik egiten, momentuz (barre)".
Antolakuntzako kideen talde argazkia, jaialdi egunean.
Laguntzeko prest daudenek, mezu pribatu bat idatz dezakete @vertigorockfest instagram kontura edo vertigorockinfo@gmail.com helbidera, doakoa den eta bertako zein mundu mailako artistak batzen dituen Ermuko jaialdi hau posible izaten jarrai dadin.