Erorikoak prebenitzeko tailerra 64 urtetik gorako herritarrentzat

Ander Gomez 2024ko mai. 16a, 11:27

Ermuko Udalak "Adinekoen erorikoak prebenitzeko tailerra" antolatu du Osakidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin batera. Bi egunetan banatuko da: maiatzaren 27an eta 30ean (bi orduz, 10:30etik 12:30era bitartean) eta Lobiano Kulturgunean egingo da.

EAEn, 64 urtetik gorako pertsonen erdiek urtean izaten dituzten istripuen %92 dira erorikoak. Prebentzio-neurriak ikastea eta arrisku-egoeretan soluzioak hartzen jakitea da ikastaro honen helburua. Horretarako, bi saio egingo dira: teorikoa maiatzaren 27an eta praktikoa 30ean. Bertan, "oso ohikoak" diren egoerei nola aurre egin irakatsiko zaie: eskailerak nola jaitsi eta igo, aulki batean nola eseri eta altxa, nola oheratu eta ohetik nola jaiki, eroriz gero nola jardun...

Tailerra doakoa da eta 64 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Izena ematea —edo soilik informazio gehiago eskatzea— nahi dutenek Ermuko Gizarte Zerbitzu eta Osasun Zentroetara jo beharko dute:

OSASUN-ZENTROA

  • Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 17:00etara.
  • 943 03 26 30

GIZARTE ZERBITZUAK