(2024) Aurtengo Santixauetako kartela aukeratu du Jai Batzordeak

Ander Gomez 2024ko mai. 17a, 13:00

2024ko Santixauetako kartela. Egilea: Ernesto López Bañuelo.

Herenegun batu zen Ermuko Jai Batzordea Santixauetako hurrengo kartela aukeratzeko, eta Udalak gaur eman ditu ezagutzera ofizialki diseinu irabazlea eta bere egilea.

Martxoaren 20tik maiatzaren 8ra bitartean egon da zabalik Santixauetako kartel lehiaketa eta, epe horretan, 95 diseinu aurkeztu dira. Horietatik, bakarra hautatu behar izan du Jai Batzordeak.

Edozeinek parte hartu badezake ere, eta aukeraketa diseinu anonimoekin egiten bada ere, iaz Sonia García Fuentes ermuarrak irabazi zuen bezala, aurten ere ermuar baten diseinua izan da garaile: Ernesto López Bañueloren obra izango da uztaileko jaien irudi eta, trukean, 600 euro jasoko ditu sari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.