Vertigo Rock jaialdiaren aftermovie-a ikusgai

Ander Gomez 2024ko mai. 22a, 07:16

Maiatzaren 11n ospatu zen Vertigo Rock jaialdiaren XVI. edizioa eta antolatzaileek egun osoan zehar jo zuten taldeen emanaldiak laburbiltzen dituen bideoa argitaratu berri dute. Horrez gain, gogora ekarri dute laguntzeko prest dagoen jende bila daudela eta posible dela haiekin harremanetan jartzea emailez edo instagram bidez.

Vertigo Rock-en antolatzaileek jaialdiaren aftermovie-a publikatu berri dute YouTubeko kanalean (Vertigo Rock Festival).

Jarraian bideoan agertzen diren taldeak, ordenean:

  • BDSM - 0:22
  • Old Time Spooks - 0:30
  • Aiama - 0:34
  • Larru Beltzak - 0:38
  • Dinamita - 0:47
  • Frakture - 1:02
  • Eskarmiento - 1:20
  • Ossho - 1:25
  • John Dealer & The Coconuts - 1:35
  • Cockney Rejects - 1:58
  • Celtibeerian - 2:42
Antolakuntzaren deialdia

Hurrengo edizioak posible izan daitezen, antolakuntza taldea handitzeko asmoa dute Vertigo Rock-eko sortzaileek. Bileretan parte hartzeko edo bestelako lanetan laguntzeko prest dagoen edonor eurekin jar daiteke kontaktuan vertigorockinfo@gmail.com helbidera idatzita edo @vertigorockfest instagram kontura mezu pribatu bat bidalita.