Denetariko jolasak probatzeko aukera gaur arratsaldean

Ander Gomez 2024ko mai. 28a, 07:07

Jolasaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur eta, horren bueltan, joko eta ekintza pila egongo dira 17:00etatik aurrera, Orbe Kardinalaren plazan. Argazkiak: Ermuko Udala.

Maiatzaren 28an, Jolasaren Egunaren III. edizioa ospatuko da Ermuan, "Nire Hiria Eraikitzen" lemapean.

Eguraldi txarra eginez gero, ekintza guztiak Merkatu Plazan egingo liratezke. Baina, gaurko iragarpenen arabera, eguraldia lagun izango da: arratsaldeko 5etan 20 gradutara iritsiko da eta euria egiteko probabilitatea %0koa da. Hortaz, haur eta gazte —eta hainbat jokotan haiekin batera jolasean arituko diren helduek ere— Orbe Kardinalaren plazan bertan disfrutatu ahalko dituzte jarduera guztiak.

  • Musika ikuskizuna burbuilekin:

  • Belaunaldien arteko jokoak:

  • Feria-jokoen zirkuitua:

  • Mahai-jokoak:

  • Hareazko gazteluak sortzen:

  • Malabarak:

  • Koilara eta arrautza lasterketak:

  • Aurpegi margoketa:

  • Superheroien koro eta kapa tailerra:

  • Dantzak eta jolasak musikarekin:

  • Irristaketa eta patin-jokoak:

Orduari dagokienez, 17:00etan burbuilen musika ikuskizuna egingo da eta ordu erdi iraungo du. Irristaketa saioak 18:30etik aurrera egingo dituzte eta ordu bete luzatuko dira. Gainontzean, 17:30etik 19:30ra probatu ahalko dira Jolasaren Egunerako prestatu dituzten joko guztiak.