Agur-festa ederra egin zuten Ongarai eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek

Ander Gomez eka 23 Ermua

Datorren ikasturtean Anaitasuna ikastolarekin bat egingo du Ongaraik eta, eskolari behar den moduan agur esateko, urtero egin duten Kulturartekotasun Eguna herritar guztiekin batera ospatzea erabaki zuten aurten.
Pasa den ostegunean, jolastokiko ateak ireki eta erakus-azoka antolatu zuten, eskola osatzen duten familien kulturetako elementu desberdinak erakutsiz (jantziak, jakiak, jolasak, musika, dantzak...) eta 50 urteotan Ongarai eskolak izan duen balio nagusienetako bat nabarmenduz: aniztasuna.

Ermuko ikasleek ur kontsumo arduratsuari buruzko proposamenak aurkeztu dituzte Pleno Txikian

Ander Gomez eka 05 Ermua

Gaur goizean, Ermuko ikastetxeetako umeak udaletxeko pleno aretoan bildu dira. Bertan, uraren kontsumoaren inguruan egin duten azterketa eta landu dituzten proposamenak aurkeztu dizkiete udal ordezkariei.

Mallabia