Martxotik hona, Bizkaia osoko udalerrien errepideetan jokatu dituzte lasterketak ETXEko txirrindulari gaztetxoenek: Markinan, Durangon, Sondikan, Igorren, Berangon… Orain, bi hitzordu bakarrik falta zaizkie: Karrantzakoa, ekainaren 9an; eta Ermukoa, ekainaren 23an.
Bizkaiko eskola desberdinetako infantilak, alebinak eta benjaminak etorriko dira gurera; eta, Ermuko Txirrindulari Elkartea antolakuntzaz arduratuko bada ere, boluntarioak topatzeko deialdia egin dute: Ekintza hau burutzeko herritarren laguntza “ezinbestekoa” izango dela azaldu dute eta "eskerrak" eman nahi dizkiete "aldez aurretik" laguntzera batuko diren guraso, lagun eta txirrindularitza zaleei.
Nork bere burua boluntario bezala aurkezteko honako formularioa bete beharko du, izen-abizenekin eta harremanetarako telefono zenbaki batekin, besterik gabe.