Ibai Gallego, Elaia Iriarte, Ane Durán, Malen Méndez, Naroa Pavo eta Telmo Fernández (argazkian ordena horretan jarrita) 6. Mailako eta DBH 1eko ikasleak dira eta Ermuko eskolak ordezkatu dituzte Arrigorriagako eskolan egindako Bertso Idatzien finalean, Bertsozale elkarteak antolatutako jarduera.
Ordu bete izan zuten bertsolariok proposatutako hiru ariketak egiteko: zortziko txikian lehenengo biak, aurreneko bertsoa “Itsasoa / gozoa /arazoa /pausoa” errima jakinak emanda josi behar izan zuten eta bigarrenerako hasierako puntua eman zitzaien “Irakaslea pozik / daukat gehienetan…”; azkenik, bertso bat egitea eskatu zitzaien, nahi zuten neurrian, “Azterketak” hitza gai hartuta. Ez zuten saririk lortu, baina pozik azaldu ziren euren bertso sortarekin. Sari banaketan ez zuten esperantza galduta, posible ikusten zuten guztiek euren izena entzutea.