8-10 bitarteko gazteei zuzendutako liburuan arazo larri baten aurrean herritarrek alkatearengana joten dute eta konponbidearen bilako ibilbidean, arazoak gehitzen zaizkie.
Txabi Arnal eta Edu Zelaieta, liburaren ale banarekin. Argazkia: J. Muñoz.
JUUL kanpaina bestalde Euskal Herri osoko umeen artean ikasturte amaieran egiten den botazioarekin bukatzen da, non adin guztietako ikasleek haur eta gazte literaturan gehien gustatu zaien obra aukeratzen duten. Aurtengo 26. edizio honetan 50 ikastetxek hartu dute parte, adin eta herrialde guztietako 15.000 umek, 15.000 euskarazko irakurlek. Adin bakoitzak botazio horren bidez bere gustukoena aukeratzen du eta aurten 8-10 urte bitarteko irakurleek “Gora gure alkate jakintsua” hautatu dute. Pozgarria izan da egileentzat ze ez dira izan kritikoak edo erakundeak hautaketa hori egin dutenak, umeak baizik.
Zangozan egin zen sari-banaketa, Nafarroa Oinez 2024 antolatuko den leku berean eta sarituei Dora Salazar artista nafarraren eskultura bat eman zitzaien opari.
Hilabete gutxitan idazle ermuarraren bigarren saria izan da: Bizipoza eta Hil Argi elkarteek banatzen duten "Gehiago gara" saria eskuratu zuen, umeen aurrean heriotzaren tabuari naturaltasunez begiratzeko bere lan nekaezinaren aitortza izan zena.
Sari banaketa osteko talde argazkia, epaile izan ziren haurrekin batera. Argazkia: Sonia Senosiain.