Udako ekintzetan apuntatzeko epea zabaltzen da gaur

Ander Gomez 2024ko mai. 29a, 09:02

Gaurdanik, uztailean egingo diren 'Uda Gazte Jolasak' aisialdi ekintzetan apuntatzeko aukera dute Ermuko gazteek. Izen-ematea doakoa da, baina plazak mugatuak dira eta gaur zortzi (ekainak 5) izango da azken eguna.

Uztailaren 1etik 12ra egingo dira Uda Gazte Jolasak eta 2007-2011 urteen bitartean (biak barne) jaiotako gazteek hartu ahalko dute parte.

Jardueraz beteriko bi aste izango dira: Antolakuntzatik surf ikastaroa, eskalada saioa eta sukaldaritza tailerra nabarmendu dituzte batik bat; baina, horiez gain, beste tailer, joko eta txango ugari prestatu dituztela agindu dute. Ordutegia goizeko 9:30etik 14:00etara izango da, astegunetan. Irteeren kasuan, arratsaldeko 17:00ak arte luzatuko dira eta bakoitzak bere ogitartekoa eraman beharko du etxetik.

Izen-ematea

Lehenengo astean bakarrik, bigarrenean edo bietan apuntatzeko aukera dago. Interesatuek Ermuko Udalaren webgunean eman dezakete izena, egoitza elektronikoan. Bestela, presentzialki ere egin daiteke: dokumentu hau betez, inprimatuz eta Abiapuntu Hiritarren Arreta Bulegora eramanda, goizez, astegunetan. Entregatzeko azken eguna ekainaren 5a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.