“Ermua ezagutzen” ibilbide gidatua burutu zen atzo

Estibalitz González 2024ko mai. 30a, 10:52

Hogeita hamar pertsonatik gora hartu zuten parte atzo goizean erdigunean zehar egindako ibilbidean, txikiago zeneko Ermua ezagutu zuten bizilagunek gidatua.

Berbalagunek antolatzen dituen ekintzen artean klasikoan bihurtu da ekimena, zortzigarren bidarrez egin dena, beti arrakastatsu. Aintzane Laka, Miren Astarloa eta Marisabel Garitagoitiak egin zuten kontulari lanak eta Juanmi Bravok gidari. 

Beste sasoi batzutako argazkiez lagunduta, lokalizazio bakoitzean ze baserri edo eraikin zeuden kokatzeaz gain, hainbat bitxikeria ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek: sasoi baten herrian piano gehiago zeudela automobilak baino, umeek errepidean jolasten zutela, urte gutxitan herriak hamar bider hazi zuela bere biztanle kopurua, Probalekuko enkantxuko lurzorua gauez estali zutela galipotez eta honen azpian jarraitzen duela, erdigunean bertan 12 baserri euren solo eta sagastiekin zeundela, erreka bistan zegoela eta arrantzan egitea ohikoa zela, gerran herri guztia ezkutatzen zela Pasialekuko babeslekuan, plazako etxe batek begiratoki astronomikoa duela teilatu gainean, plazako udaletxe zaharrari terraza bat zabaldu ziotela musika bandak jotzeko… Gustura aritu ziren entzule zein hizlariak.