Azoka Zubiaurre kaleko Tutiliklas bazar zaharrean egongo da, Idoia Goikoetxearen dendan, duela gutxi ateak itxi ondoren dendan geratzen ziren produktuak dohaintzan eman dituena Palestinaren aldeko elkartasuna finantzatzeko. Produktuen salmentarekin biltzen den dirua UNRWA errefuxiatu palestinarrentzako NBEren Agentziara eta Ermua Palestinarekin Ekimenera bideratuko da.
Ekainaren 5ean inauguratuko da eta salgaiak amaitu arte egongo da zabalik.