Asteburuan jokatu ziren Mini Green Series BTT txapelketaren probak Barakaldon. Alebin, benjamin eta infantilen lasterketak zapatu arratsaldean izan ziren eta Ermuko Txirrindulari ETXEko Telmo Hernandezek brontzezko domina lortu zuen bertan. Antolakuntzatik adierazi dute zirkuitua "polita" dela, baina "gogorra aldi berean"; hortaz, ekipo guztia "oso harro" dagoela taldekideak egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin.
Jarraian lasterketa eguneko irudiak: