Unibertsitateko ikasleen inguruko pasarteak kontatzen dituen liburua da Ostegunak (1997). Istorio desberdinak izan arren, guztiak hiriko parranda giroko eta —idazleak esan bezala— "ikasle ganberro eta axolagabeen" inguruko anekdotak dira. Hortxe, agian, nerabe eta gazteen artean izan duen arrakastaren gakoa.
Adibiderik garbiena Ermuan bertan daukagu: Idatzi eta ia 30 urte beranduago, Ezekiel Etxeberria saria jasoko du Jon Arretxek, Ostegunak 2023ko libururik mailegatuena izatearren Ermuko Udal Liburutegian.
Idazlearekin egoteko aukera
Gaur (ekainak 5) jasoko du saria Arretxek —arratsaldeko 7etan, Kaltxango AEK euskaltegian (Zearkale 16)— eta irakurle guztiak daude gonbidatuta hitzordura. Bertan, idazlearekin solasean aritzeko aukera izango dute, Ostegunak liburuaren zein bere ibilbide oparoaren bueltan.
Segidan azken hamar urteetako obra irakurrienak eta berauen egileak:
URTEA | LIBURUA | EGILEA |
---|---|---|
2023 | Sumendiaren estrategia | Fernando Morillo |
2022 | Superpatata | Artur Laperla, Esther López Epeldek itzulia. |
2021 | Miñan | Amets Arzallus eta Ibrahima Balde |
2020 | Indiara Bidaia | Marc Armspach "Marko" |
2019 | Musika Airean | Karmele Jaio (2. aldiz saritua) |
2018 | Jara | Jasone Osoro |
2017 | Arotzaren eskuak | Alberto Ladron Arana |
2016 | Koaderno Handia | Agota Kristol, Eskarne Mujikak itzulia. |
2015 | Ibilbide oparoa | Antton Irusta |
2014 | Mussche | Kirmen Uribe (2. aldiz saritua) |
Horiez gain, Ezekiel Etxebarria saria jaso duten egileen artean daude Katixa Agirre, Irati Jimenez, eta Jon Maia.