Umeen Kontseiluko ikasleek, hiri hezitzaileko taldea eta Mikel Yarza ornitologo lagundu zituzten Errekalde bideraino, eta Drogeten iturria pasatzeaz batera dauden alper edo platano-arbolen adarretan, lau habia zelan jartzen zituzten ikusteko aukera izan zuten: urubiarentzat eta garrapoarentzat (Ermuan okil txikia) bana eta saguzarrentzat beste biak. Hosto artean erdi ezkutatuta, gora begira joan ezkero bakarrik erreparatu ahal da neurri desberdinetako habi-kutxa hauetan, handiak batzuk, txikiagoak besteak, beteko dituzten apopiloen tamainara egokitutakoak. Dagoeneko babeslekua atonduta dute hegalariok; bertan bizitzera nor sartu falta da orain.