Nahi beste aldiz igo zezaketen, behar zuten beste denbora erabiliz. Igotzen hasi aurretik bi euroren trukeko txartela eskuratuta, ehunka pertsonek ekin zioten 791 metrora dagoen gailurrera arteko ibilbide malkartsuari, gune batzuetan %30 desnibela ere hartzen duena. Artarrai eta Hiru Txikiak Trail taldeak antolatutako ekimen honen bitartez jasotako dirua SLC6A1 Spain elkartera eta Hugo M.D. ermuar gazteak bizi duen entzefalopatia epileptikoaren gaitzaren ikerketara bideratuko da.