Ekainaren 8ko eta 9ko asteburuan ekintza ugari egin dira Txindurri Eguna ospatzeko: dantza eta txistu erakustaldiak, Ermuan Kantuan, dantza-poteoa, bazkaria, umeen kalejira, erromeriak (Kittu, Fan&Go)… eta Urko 12h Non Stop memorial solidarioaren programazioaren baitan egoteko tartetxoa ere hartu zuten, Javi Alberdiren omenez dantzatuz.
Omenaldiaren ostean egin zuten ekitaldi nagusia Txindurriko egungo zein aspaldiko dantzari eta txistulariek. Jarraian erakustaldiaren bideo batzuk:
Egungo kideak
Dantzari ohiak
Datorren urtean Txindurri Dantza eta Txistu taldearen 50. urteurrena izango da eta, ezer prestatzekotan, zaila izango dute hain goian jarritako langa gainditzea, eguraldi txarrari aurre eginda asteburuan lortu duten jai giro ederra ikusita.