Ermuko pintxoak, Bizkaiko onenen artean

Ander Gomez 2024ko eka. 12a, 13:43

Kiskako Xabier eta Julen Pérez, eta Sagarrako Jesus González, gaurko finalean.

Maiatza eta ekaina bitartean jokatu da Bizkaiko Pintxo Lehiaketa eta lurralde osoko goi-mailako jatetxeek hartu dute parte, Ermukoak barne: Bertan izan dira Mendiola, Sagarra eta Kiska, eta aurkeztutako lau pintxoetatik bi hautatu zituen epaimahaiak gaur goizean jokatu den finalerako.

Gaur (ekainak 12) jokatu dira Bizkaiko Pintxo Tradizional eta Kreatibo onenen txapelketako finalak.

Sagarra Gastropub-eko Jesus Gonzalezek bi kategorietan hartu du parte: Kreatiboan “Izaro” pintxoa aurkeztu du eta, tradizionalean, finalera ailegatzea lortu du “Amari” pintxoarekin. Gainontzeko ermuarrak pintxo kreatiboaren sorkuntzan zentratu dira soilik: Mendiolako José Manuel Rodriguezek “Donutpork” pintxoa aurkeztu du, eta Kiskako Julen eta Xabier Perezek finalerako pasea lortu zuten atzoko finalerdian, “Multiverso” pintxoarekin.

PINTXO KREATIBOAK:

PINTXO TRADIZIONALAK:

Gaur goizean jokatutako finalean izan dira Sagarra eta Kiskako sukaldariak, "Amari" eta "Multiverso" pintxoak prestatzen, eta, txapela lortu ez duten arren, argi utzi dute gastronomia alorrean Ermuak duen indarra.

Ermukoaren txanda orain

Bizkaiko Txapelketa amaituta, Ermuko Jardunaldi Gastronomikoetako Pintxo Lehiaketan jarriko dute arreta guztia. Sagarrak eta Kiskak, aipatutako “Izaro” eta “Multiverso” pintxoak aurkeztu dituzte; Mendiolak, ordea, aldatzeko apustua egin du, “Ningyotxipi” pintxoarekin. Baina ez dira bakarrak izango, Ermuko taberna eta jatetxeetako beste zortzi proposamen daude: Giroatik “Bizkotxito”, Jaitik “Taquitori-a”, Jubiletxetik “Ceviche de Camarón”, Antelatik “Contraste Marino”, Encontrotik “Dulce Africa”, Zutabetik “Marisma”, Urkaregitik “Tacobitxe” eta Rinconetik “Txangurro eta ganbadun Mousse-a”.

Ekainaren 16ra bitartean probatu ahalko dira guztiak, taberna edo jatetxe bakoitzean, 2 euroan.