EGITARAUA

Ongaraiko jaiei hasiera emateko prest

Drogetenitturri 2024ko eka. 14a, 10:16

Antolatutako ikuskizunetako bat (Dj Track-A).

Bueltan dira Ongaraiko Jaiak eta, 55. urteurrena dela eta, programazio oparoa antolatu dute auzotarrek, gaur arratsaldean hasi eta biharko egun osoa hartuz. Ezer gutxi faltako da prestatu dituzten jolas, txapelketa, bazkari eta denetariko musika ikuskizunekin.

Ongaraiko jaiak ekainaren 14an eta 15ean (gaur eta bihar) ospatuko dira. Ekintza mordoxka prestatu dituzte antolatzaileek eta, adierazi dutenez, gehienak bertako eskolako patioan egingo dira. Jarraian programazio osoa:

Ekainak 14, ostirala

18:30

Haurren jolasak.

19:00

Igelaren jokoaren txapelketa.

19:30

Dj Track-A kalejiran.

22:30

Cien Duros taldearen kontzertua.


Ekainak 15, larunbata

12:00

Pregoia eta nagusiei omenaldia.

12:30

Irulitxa txarangaren kalejira.

14:00

Bazkari herrikoia.

17:00

Potxin eta Patxin pailazoak.

18:00

Chirigota de Mariano.

19:30

Eirband taldearen kontzertua.

 

21:30

Juanma Cano DJa.

23:00

DJ saioak:

 - Iker B

 - Anux

 - J. Del Gado

 

01:45

Txirrindulari erronka, "Hilen Aldapa".

02:30

Txokolatada herrikoia.