Ekainaren 16an, domeka, Mugartearen Pintura Lehiaketaren XXX. edizioa egin zen Ermuan.
Eguraldia lagun izan zuten margolariek atzokoan, bukaera aldera arte behintzat: Eguraldia ez zen gaiztotu baina, eguerdia pasata, gogorregi jotzen hasi zen eguzkia eta artista bat baino gehiago gertuko arbola edo eraikinen gerizpean babestu behar izan zen, kiskalduta ez amaitzeko. Horri esker, ordea, Ermua inoiz baino argi eta kolore biziagoz irudikatuta ikusi ahal izan zen margolarien koadroetan.
Aurtengo partaidetza
Hamabost heldu —bost ermuar eta kanpoko hamar— eta eta hamaika ume/gazte aurkeztuta —Ispasterko bat, ermuarrak gainontzekoak—, aurreko edizioetako baino murritzagoa izan da aurtengo parte-hartzea. Haurren kasuan, herriko bestelako ekintza eta egitarauekin bat egin zuelako; nagusien kasuan, gertuko beste hainbat herritan ere pintura lehiaketak izan zirelako, goiz berean. Gauzak horrela, zentzuzkoa partaidetza apur bat jaistea eta ziur hurrengo urtean berreskuratuko dela iazko partaidetza, edo are handiagoa.