Aritzmendi pilotakuaren margotze lanak bukatu berri dituzte. Enkargua Ermuko 'Pinturas Martin' enpresak jaso du (lehen Pinturas Alomar, orain Pinturas Juan L. Martin S.L.) eta eraberritzearen kostua 11.842,27 eurokoa izan da guztira, BEZa barne.
Lehen eta orain
Frontisak jada zeukan berde urdinxka gainontzeko paretetara hedatzea erabaki da, frontoiak itxura uniformea izan dezan. Ezkerreko paretan zegoen Ermuko armarria berriz margotu eta bere tamaina bikoiztu dute; eta, azpian, "Ermuko Udala" testua eta Ermua Kirolak markaren logoa gehitu zaizkio.
Segidan, margotze prozesu betean ateratako argazkia (Ermua Kirolak) eta ostekoa: