Javi Alberdiren memoria omentzeko, mendizaletasuna eta elkartasuna oinarri izango zituen eguna antolatu zuten mendi taldeko lagunek, diru-bilketa solidarioa eginaz.
Hamabi orduz, eten barik, Urkora egindako igoaldi bakoitzeko txartelak (2 euroan), saldutako kilometro solidarioak eta zuzenean dohaintzan emandakoa batuta, bost zifretara ailegatzea lortu dute. 10.589,92 euro izan dira guztira eta SLC6A1 Spain elkarteari emango zaizkio, Hugo M.D. ermuarrak duen SLC6A1 geneari lotutako entzefalopia epileptikoa ikertzen laguntzeko.