Iruñeko Helvetia Anaitasuna eskubaloi taldeak Jone Izquierdo Alcoba (Ermua, 2000) fitxatu du datorren denboraldirako.
Aurtengoan, Lauko Errotabarrirekin jokatuz, Zilarrezko Ohorezko mailako 25 partidutan 163 gol eginda, B multzoko laugarren golegile nagusienaren marka lortu du. Iruñeko klubetik, ligako jokalari "erreferente" bezala kalifikatu dute eta haren aldeko apustua egin dute datorren denboraldirako. Errotabarrikin zuen kontratua amaitu berri, urtebeteko hitzarmena sinatu dute, gaur zortzitik aurrera (uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era).
Agurra eta ongietorria
Duela bi aste argitaratu zuen Errotabarrik Izquierdoren "agur post-a" sare sozialetan eta asteburu honetan eman dio ongietorri ofiziala Anaitasunak bereetan:
Helvetia Anaitasunaren iragarpen irudia.
View this post on Instagram
Errotabarritik, eskerrak eman eta zorte ona opatzeaz gain, adierazi dute Izquierdok "kantxan, taldean, txikiak entrenatzen..." eskainitako dedikazioa eta talentua "funtsezkoak" izan direla Errotabarri gaur egun dagoen lekura ailegatzeko. Mezuan ez dira falta izan "laster arte" eta "trakatra" bat.