Elektronika doinuek hartuko dute Ermua aste bukaeran

Ander Gomez 2024ko eka. 27a, 07:16

Asteburu honetan ospatuko da Elektrojaiaren XVI. edizioa. Ohi bezela, Betiondoko gunean egingo da, baina, bezperan, Martxoaren 8a plazan izango dira herriko hainbat Dj, zapaturako giroa pizten. Egun bietako sarrera librea izango da.

Bideoan, iazko Elektrojaiaren aftermovie -a.

Ekainaren 28 eta 29rako programazioa prestatu dute Elektrojaiaren antolatzaileek.

Biharko egunean, bost DJk izango dute zapatuko jaialdirako giroa berotzeko ardura: Ivan Neira Nei, Unai González Pirata, Andoni S.H. Ash, Aitor Araujo eta Sebastian Prol Sebita, guztiak ermuarrak. Ordena horretan aurkeztuko dituzte euren set-ak eta ordu bete izango du bakoitzak: 17:00etan hasiko da lehena (Nei) eta 21:00etan ekingo dio azkenak (Sebitak).

Egun potoloa, ordea, zapatua izango da. Festa-giroa Betiondora pasatuko da, bi gunerekin: Main Stage-a edo eszenatoki nagusia, eta Old School Room karpa. Honakoa ere arratsaldeko 5etan hasiko da, baina 5 ordukoa izan beharrean, 11 ordura luzatuko da, goizeko 4ak arte. Jarraian parte hartuko duten artista guztiak eta ordutegia:

 

MAIN STAGE

OLD SCHOOL ROOM

 

17:00

ARAUJO

SEBITA

17:00

 

 

 

 

 

 

18:00

ASH

 

 

DJ BIXENT

18:15

 

 

 

 

19:00

PIRATA

 

 

 

 

THOMAS TOTTON

19:30

 

 

20:00

BLANKO

 

 

 

 

 

 

 

21:00

ANN

IÑIGO DÍAZ

21:00

 

 

 

 

 

 

22:00

JESÚS RIAÑO

 

 

 

 

NEI

22:30

 

 

 

 

 

 

 

JAVIER GANUZA

23:30

 

 

00:00

ADRIANA LOPEZ

 

 

 

 

 

00:45

MARKØS

00:45

 

 

 

 

 

 

 

 

02:00

BEN SIMS

JON MALAX

02:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ITXIERA

03:30

 

 

 

04:00

ITXIERA