“El mundo en bicicleta. 7 años viajando por el globo” du izenburu Andonik idatzi eta Alicek ilustratu zuen liburuak eta izen bera du ere Eibarren aurkeztuko duten filmak. 7 urte eman zituen bikoteak munduari bira ematen, tarte horretan Maia eta Unai bi seme-alabak jaio zirelarik. 2004an hasi eta, Japoniara iritsi ostean, utzi eta handik bi urtetara ekin zioten berriro, 2013an amaituz, Ermuko plazan hain justu, 75.000 kilometro burututa.
Bihar, uztailaren 2an, gaueko 10etan Eibarko San Andres elizako klaustroan izango da abentura honen gaineko proiekzioa eta ondorengo solasaldia bi protagoniston eskutik.