Aldarrikapena eta artea gaur, LGTBIQ+ egunean

Ander Gomez 2024ko eka. 28a, 07:09

Asteriaren show-a Gabon zahar gauean.

Gaur, ekainaren 28a, LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Eguna aldarrikatzen da eta, horren bueltan, jarduera desberdinak antolatu dituzte herriko eragileek eta Ermuko Udalak.

Jarraian LGTBIQ+ egunaren inguruan gaurko aurrekusitako ekintzak zein ekintza atenporalak:

Colibres Ermua kolektiboak zabaldu duenez, aurreko hilabeteetan saio irekiak egin dira Eskiralapekon ekainaren 28ari begira. Herriko eragileek "harrotasun kritikorako" deia egin dute eta plazan egingo dute elkarretaratzea, gaur, 19:30ean. Hasi aurretik, pankarta tailerra antolatu dute, mezu eta marrazkiak sortu eta elkarretaratzean bertan erabiltzeko. Edozein herritar bertaratu daiteke eta ez da materialik eraman behar, "margotzeko eta aldarrikatzeko gogoa besterik ez".


Argazkiak: Barren.eus eta El Correo (A. Lasuen).

Eguna borobiltzeko, Drag show-arekin amaituko dute, 23:00ean, Eskilarapekon, Asteria artistaren eskutik.

LBT Emakumeen erakusketa

Emakumeen Topalekuak erreferente bihurtutako 27 emakume lesbiana, bisexual eta transexualen istorioak, ideiak eta irudiak batzen dituen erakusketa prestatu du, Aniztasunaren aldeko Emakumeen elkartearekin batera. Goizeko 8:00etatik 15:00etara ikusi ahalko da gaur, Emakumearen Etxean bertan. Bestela ere, uztailaren 31ra arte egongo da ikusgai.


Virginia Woolfen irudi artistikoa. Egilea: Carmen Vivas.

Liburutegiaren gida

2024ko LGTBIQ+ Gida aurkeztu du Udal liburutegiak. Bertan, haur, gazte eta helduentzako literatura; filmak eta sareko bideoak; abestiak; komikiak... jasotzen dira eta guztiak liburutegiaren bitartez eskuratu daitezke. Deitu liburutegiaren telefonora eta gerturatu zuzenean Teresa Murga eraikinera.

IKUSI PDFan