Instalazioaren langileek ura ez zegoela hotza esaten zuten arren, justu gainean ikusten ziren laino beltzek eta euri itxurak bainatzeko gogoa kentzen zuten errotik. Arratsalde erdi aldera eguzki izpi batzuk atera ziren eta plana eginda zuten herritarrak gerturatu ziren: une batez han ziren familia bat, neska taldetxo bat, andra bat… Umeak txipli-txipla pozik; nagusiagoak kamiseta soinean zutela. Kanpotik, ordea, lagun ugari begira. Guztiak, kanpoko zein barruko, eguzki eta bero gosez. Irailaren 15era arte izango da aukerarik!