Bere aitxitxa Patxiko Izagirre erlojuetako baten arduraduna izandakoa zen eta hura gogoan ekin zion lanari, musutruk, “gizarte obra bat” egiten zegoen kontzientziarekin eta herriari “harribitxi hauek” uzteko ilusioak bultzatuta. Ermuko Udala arduratu zen grua bidez kanpandorretik atera eta konpontzeko lokalera garraiatzeaz. Orain leku bat behar dute erlojuok, kokapen duin bat, herritarrek ikusi eta mirestu dezaten.