Uda garaian ikasteko guneak eta ordutegiak

Ander Gomez 2024ko uzt. 3a, 07:18

Udal Liburutegiak ordutegia aldatu du asteon. Astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez zabalduko da bi astez baina, gerora, goizez eta astegunetan bakarrik egongo da erabilgarri. Zapatu eta domeketan ikasi nahi dutenek Teknotekaren ikasgelak izango dituzte eskura.

Uztaila osoan, Udal Liburutegia itxita egongo da zapatu eta igandeetan. Astegunetan bakarrik zabalduko ditu ateak: goizez 9:00-14:00 bitartean eta, arratsaldez, 16:30-19:30 bitartean. Hilaren 15etik aurrera (astelehena), goizeko ordutegian bakarrik irekiko ditu ateak.

Asteburuetarako alternatiba Izarra Zentroan dagoen Teknotekan aurkitu daiteke: zapatu eta domeketan irekiko da, 9:00etatik 21:45era. Bakarka zein taldeka ikasteko aukerak daude, horretara egokitutako gune desberdinekin: coworking-gunea 1. solairuan) eta beste hiru gela 2. solairuan. Beran, ordenagailuak daude erabilgarri eta espazio guztiek daukate interneterako konexioa, wifi edota kable bidez.




Teknotekako guneak. Iturria: Udala.

*Zapatu eta domekaz gain, astegunetan ere egongo da erabilgarri Teknoteka, ordu bat lehenago irekiz ateak: 8:00etatik 21:45era.