Lan asko egin ostean, nesken taldea sortzea lortu du Ermua Saskibaloi Eskolak. Federazioan inskribatu dute jada, Emakumezkoen Junior kategorian.
Zortzi jokalarik osatzen dute eta oraindik badago tokia batu nahi izanez gero. Talde konkretu honetan sartzeko 2008-2010 urteen artean jaiotako neskak izatea eta “disfrutatzeko gogoa izatea” besterik ez dute eskatzen. Urte horiez apartekoak ere, berdin-berdin jarri daitezke kontaktuan eta beraientzako taldea sortzen saiatuko dira eskolako arduradunak.
Interesa dutenek Ermua Saskibaloi Eskolarekin jarri daitezke harremanetan ermuasaskibaloieskola@gmail.com helbidearen bitartez edo telefono/whatsapp bidez: 629 32 94 64 (Raul).