Ez da garaikurrik behar ermuarrek eskubaloirako duten trebezia baieztatzeko baina, dudarik izatekotan, guztiak uxatu dira azken asteotan lortutako sari, urrezko domin eta Euskal Selekzioaren hautaketekin:
Selekzioak ordezkatzen
Uztailaren 1ean, 2an eta 3an, estatuko selekzioen arteko hondartza-eskubaloi txapelketa jokatu da Murtzian (Cesa BM Playa 2024, La Manga) eta urrezko domina lortu du Malen Suarezek.
Jone Aja, June Cid, Mara Elorza eta Aiala Medina Euskal Selekzioan sartu dira eta, orain, Asturiasen daude, Cangaseko eskubaloi torneoa jokatzen.
Bi aste atzera, Bizkaiko selekzioarekin jokatu zuten Maialen Bilbaok eta Paule Magunazelaiak, eta Neska Infantilen XIX. txapelketa irabazi zuten Mundakan.
Liga txapeldunak
Errotabarriko kadeteetako bi talde txapeldun suertatu dira, Bizkaia Liga I-en eta Bizkaia Liga II-n.
Anne Erauskinek tripletea lortu du Bera Berarekin jokatzen: liga, kopa eta superkopa (Liga Guerreras Iberdrola, Erreginaren XLV. Kopa eta Supercopa Ibérica).
Sarituak
Imanol Alvarezek 'Guerreras' ligako entrenatzailerik onenaren titulua jaso du.
Anaitasuna talde nafarrak fitxatu berri duen Jone Izquierdo 'Bizkaiko Senior Jokalari Onena' izendatu dute, Lauko Errotabarrirekin egindako denboraldi bikainagatik.