Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek osatzen dute D´Capricho taldea eta bigarren aldia da Ermuko jaietan parte hartzen dutena. Oraingo bira honetan, Azul izeneko bere azken diskoa aurkeztera datoz.
Duo kubatarrak euskarazko zein gaztelaniazko kantuak abestuko ditu, batzuk berriak, estreinatu gabeak, eta beste batzuk euren errepertorioan klasiko direnak. Pianoa lagun, gorputza mugitzera gonbidatzen duten Karibeko erritmo biziak ekarriko dituzte Ermura.
Poesia musikatuak
Abesti gehienak, euskal poeta ezagunen olerki musikatuak dira: Jon Gerediaga, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe, Gotzon Barandiaran eta Joseba Sarrionandia, besteak beste. Bestetzuk, olerkari kubatarrenak, tartean: Eliseo Diego, Fina García Marrus, Dulce María Loynaz, Flor Loynaz, Enrique Loynaz, Anton Arrufat eta Nancy Morejon. Ahizpetako bat, Danieuris, abeslari eta pianojole izateaz gain, kantautoreare bada, eta bere abesti propioren bat edo beste kantatuko dute.