1994an sortu zuen Kataluniako Esklerosi Anizkoitzaren fundazioak, esklerosi anizkoitza duten pertsonekiko elkartasunean, eta estatu osoan egiten da gaur egun.
Kanpainak bi helburu ditu: alde batetik, esklerosi anizkoitzaren inguruko informazioa eta kontzientziazioa zabaltzea; eta, bestetik, gaixotasuna duten pertsonen zein haien senideen bizi-kalitatea hobetzea da, behar dituzten errehabilitazio integraleko zerbitzuak eskainiz.
Kiroldegiko igerilekuan
Busti Zaitez ekitaldia domeka honetan gauzatuko da Ermuan, hilaren 14an, Udal Kiroldegiko instalazioetan. Goizez izango da, 10:00-14:00 bitartean eta kanpaina diruz laguntzeko produktu desberdinak erosteko aukera egongo da: kamisetak, poltsak, koadernoak, nezeserrak, termoak, hondartzarako palak... Animatu eta busti zaitez!