Arrakasta hutsa izan zen Elektrojaia, beste behin

Ander Gomez 2024ko uzt. 12a, 11:27

Elektrojaiaren antolakuntzak XVI. edizioko aftermovie-a kaleratu berri du. Aurten ere, festibalaren doako sarrera mantenduta kartel bikaina lortu eta jendez gainezka utzi zuten Betiondoko aparkalekua. Euri zaparrada galanta izan zen uneetan ere, zaleek, gunea utzi edo behintzat aterpea bilatu ez eta bertan jarraitu zuten tinko —edo ez hain tinko, bideoan ikus daitekeenez uneoro dantzan aritu baitziren, bertako zein mundu mailako artisten erritmoen menpe—.

Ekainaren 29an ospatu zen XVI. Elektrojaia. Horrez gain, azken urteetan egin bezala, jaialditxoa egin zuten bezperan, Martxoaren 8a plazan, herriko DJz osatutako set-arekin.

Bideoan jaialdiaren egun nagusia laburbilduta. Argazki guztiak eta jaialdiko bideo laburrak ikusteko, bisitatu Elektrojaiaren sare sozial ofizialak: facebook eta instagram (@elektrojaia_oficial).


Adriana Lopez eta Ben Sims taula gainean. Argazkia: Elektrojaia.