Egitarauan iragarritako ordua aurreratu zuten arren, horrek ez zuen jendea nahasi eta lagun ugari erakarri zuten plazara. Kanturako gonbitea ia-ia egiteko premia barik, ikusleen laguntza jaso zuten abesti guzti-guztietan, ahotsak ugarituz eta indartuz batez ere estribilloetan. Pozik eta eskertuta aritu ziren, “etxean jokatzen zeuden” sentsazioak lagunduta, euren esanetan.