Santixauetako egitarau osoa, gaurdanik hilaren bukaerara arte

Drogetenitturri 2024ko uzt. 16a, 06:00

Herriko eragileek ekintza desberdinak prestatu dituzte aurtengo Santixauetarako: pilota eta karta txapelketak, haurrentzako puzgarriak eta buruhandiak, txarangen jolasak, paella eta txokolate dastaketak, Dj eta apar festak, orkestren dantzaldiak... eta, denak batuta, uztailaren bukaerara bitartean Ermuko kale eta plaza ia-ia guztiak beteko dituen egitarau potoloa osatzen dute.

Uztailak 16, asteartea

19:00 TXARANGEN ARTEKO JOLASAK: harra eta soka-tira, Orbe Kardinalaren plazan.

20:30 D'Capricho Kubako bikotearen KONTZERTUA, Martxoaren 8a plazan.


Uztailak 17, asteazkena

19:00 TXARANGEN ARTEKO JOLASAK: pringea eta jatorrizko bekatua, Orbe Kardinalaren plazan.

20:30 Maren abeslariaren KONTZERTU AKUSTIKOA, elizpean.


Uztailak 18, osteguna

19:00 TXARANGEN ARTEKO JOLASAK: soka-tira finala eta kuboen proba, Orbe Kardinalaren plazan.

21:00 OGITARTEKO-JANA Irulitxa txarangak girotuta, Orbe Kardinalaren plazan.

22:30 TXARANGEN ABESTI-LEHIAKETA Orbe Kardinalaren plazan.


Uztailak 19, ostirala

18:00 LAU T’ERDIKO PILOTA PARTIDAK Orbe Kardinalaren plazako pilotalekuan (Euria bada, Aritzmendi pilotalekuan). Antolatzailea: Ermuko Pilota elkartea.

23:00 María Peláe abeslariaren KONTZERTUA San Pelaio plazan.


Uztailak 20, larunbata

9:00 TXAKURREN ERAKUSTALDI-LEHIAKETA Mallabiko Pedro Deunaren zelaian. Antolatzailea: La Verdad ehiza eta arrantza elkartea.

10:00 ARKU-TIRO PROBA irekia Orbe Kardinalaren pilotalekuan. Ant.: Beti-Ondo arku-tiro taldea.

16:30 MUS TXAPELKETA Orbe Kardinalaren plazan. Ant.: Afaltzaindia.

19:00 DANTZA EMANALDIA Orbe Kardinalaren plazan. Ant.: Txindurri taldea.

20:30 MAR.ISK.AL Dj Festa Orbe Kardinalaren plazan. Ant.: Euskal Birusa.

22:00-1:00 GUNE MOREA San Pelaio kalean.

23:00 ETS taldearen KONTZERTUA San Pelaio plazan.

1:00-6:00 GUNE MOREA Patxi plazan.


Uztailak 21, igandea

11:00 ALDIBEREKO ETA XAKE AZKAR PARTIDEN ERAKUSTALDIA, Orbe Kardinalaren plazan. Ant.: Ermutarrak Xake Taldea.

19:00 MUSIKA ETA DANTZA JAIALDIA Orbe Kardinalaren plazan, Brasileko "Bale da Cultura Negra do Recife" eta Hungariako "Peter Slymes Peters Ilosvai" taldeen eskutik. Ant.: Ermuko Kultur Etxeak.


Uztailak 22, astelehena

17:30 HAURRENTZAKO DISKO-FESTA Orbe Kardinalaren plazan, Lorea Intxausti eta Joanes Echevesteren eskutik.

22:30 PLAY-BACK LEHIAKETA Orbe Kardinalaren plazan, Eidabe taldearen eskutik. Ant.: Txarangen Batzordea.


Uztailak 23, asteartea UMEEN EGUNA

11:00 HAURRENTZAKO TXUPINAZOA koloretako hautsekin Orbe kardinalaren plazan. Ant.: Haurren Kontseilua. (Igeriketa betaurrekoak eta erabilitako arropa ekartzea gomendatzen da).

11:15 BURUHANDIAK Orbe Kardinalaren plazan.

11:30-13:30 eta 16:00-19:00 HAURRENTZAKO UR PARKEA eta TAILERRAK Orbe Kardinalaren plazan. Ant.: Txarangen Batzordea. (Bainujantzia ekartzea derrigorrezkoa da)

16:00 BURUHANDIAK Orbe Kardinalaren plazan.

17:30 HAURRENTZAKO TXOKOLATE-JANA Orbe Kardinalaren plazan. Ant.: Txarangen Batzordea.

18:30 SANTIXAUETAKOKO VI. PADEL TXAPELKETA San Pelaioko kantxetan.

19:00 HAURRENTZAKO DANTZALDIA Orbe Kardinalaren plazan, Xilipurdi taldearen eskutik.

20:30 APAR JAIA Orbe Kardinalaren plazan.

22:00-1:00 FESTAN BLAI gazteentzako zuzeneko musika Martxoaren 8a plazan, Javi Hidalgo DJarekin.

22:00-1:00 GUNE MOREA Martxoaren 8a plazan.


Uztailak 24, asteazkena

19:00 TXUPINAZOA eta ohiko KALEJIRA Orbe Kardinalaren plazan, Irulitxa eta New Tocados musika bandek eta Brincadeira batukada taldeak alaituta.

19:00-3:00 GUNE MOREA Patxi plazan.

22:00-3:00 TECHNO JAIALDIA Essan, Alexander Martínez eta Javier Ganuza Djekin, Martxoaren 8a plazan. Ant.: Beti Txarto.

22:00 Vulkano Show orkestraren DANTZALDIA Orbe Kardinalaren plazan.


Uztailak 25, osteguna

7:00 TXOKOLATE-JANA Orbe Kardinalaren plazan. Ant.: Gaztela-Leon Kultur Etxea.

7:30 BARRU partidak Orbe Kardinalaren plazako pilotalekuan. Ant.: Txarangen Batzordea. Laguntzailea: Goxo-Goxo dastategia.

8:00 BIGANTXAK Ongaraiko Eskolako patioan.

12:00-14:00 eta 17:00-20:00 2-4 urte bitarteko HAURRENTZAKO MINI PARKEA Kaltxango plazan.

12:00-14:00 eta 17:00-20:00 HAURRENTZAKO PARKEA San Martin plazan.

12:30 MEZA NAGUSIA patroiaren omenez, Santiago Apostoluaren elizan.

12:30 HERRI-KIROL ikuskizuna Orbe Kardinalaren plazan.

12:30 KALEJIRA Joseontxos txarangaren eskutik.

17:00 PROFESIONALEN ARTEKO ESKUPILOTA PARTIDAK Aritzmendi pilotalekuan. Ant.: Ermuko Pilota Taldea.

19:00 MARGOLANEN ZOZKETA Zubiaurre kalean. Ant.: Mugartea.

19:00 ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KALEJIRA Orbe Kardinalaren plazatik irtenda, Ondalan konpartsaren eskutik.

19:00 KALEJIRA Joselontxos txarangarekin, Orbe Kardinalaren plazatik.

20:00 LARRAIN DANTZA Orbe Kardinalaren plazan. (Irekia)

20:30 EUSKARAREN ALDEKO TOPA-KONPROMISOA Orbe Kardinalaren plazan. Ant.: Afaltzaindia.

22:30 “NüShu” ZIRKO KALE IKUSKIZUNA San Pelaioko plazan, Capicúa konpainiaren eskutik.

23:00 Estrella Central orkestraren DANTZALDIA, Orbe Kardinalaren plazan.


Uztailak 26, ostirala

7:00 TXOKOLATE-JANA Orbe Kardinalaren plazan. Ant.: Gaztela-Leon Kultur Etxea.

7:30 BARRU partidak Orbe Kardinalaren plazako pilotalekuan.

8:00 BIGANTXAK Ongarai Eskolako patioan.

12:00-14:00 eta 17:00-20:00 2-4 urte bitarteko HAURRENTZAKO MINI PARKEA, Kaltxango plazan.

12:00-14:00 eta 17:00-20:00 HAURRENTZAKO PARKEA San Martin plazan.

12:00 NAGUSIEI OMENALDIA eta SARI BANAKETA Nagusien Etxeak antolatutako lehiaketa ezberdinetako irabazleei, Orbe Kardinalaren plazan.

12:00 KALEJIRA eta KONTZERTUA Guanajuatoko Imperial Mariachirekin Orbe kardinalaren plazan.

14:00 Aitona-amonen HERRI BAZKARIA Merkatu Plazan. Ant.: Nagusien Etxea.

18:00 Emakumezkoen eta gizonezkoen afizionatu mailako BINAKAKO ESKUPILOTA partidak Orbe Kardinalaren plazan. Ant.: Ermuko Pilota Taldea.

19:00 TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITONen “Pailazokeriak” ikuskizuna, Orbe Kardinalaren plazan.

19:00 KALEJIRA Alboka Musika Eskolako txarangak alaituta, herrigunean.

19:00 Ermuko txarangen KALEJIRA, herrigunean.

20:00 LARRAIN DANTZA Orbe Kardinalaren plazan.

20:00 Rockalean taldearen KALEJIRA, herrigunean.

21:30-2:30 ROCK JAIALDIA Massa Confusa, The Sonic Sanctuary, Painapple, Slide eta WAAH! taldeekin, Martxoaren 8a plazan. Ant.: Beti Txarto.

22:30 Tio Teronen Semeak taldearen “Haurreskolari” KALE IKUSKIZUNA, San Pelaio plazan.

23:00 Pasarela Orkestraren DANTZALDIA, Orbe Kardinalaren plazan.


Uztailak 27, larunbata

7:00 TXOKOLATE-JANA Orbe Kardinalaren plazan. Ant.: Gaztela-Leongo Kultur Etxea.

7:30 BARRU partidak, Orbe Kardinalaren plazako pilotalekuan.

8:00 BIGANTXAK Ongarai Eskolako patioan.

11:00-12:30 Arroz-banaketa Orbe Kardenalaren plazan. Ondoren, PAELLA LEHIAKETA herrikoia. Ant.: Lobiano Gastronomia elkartea. Lag.: Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartea.

11:00 SARDINA BANAKETA Martxoaren 8a plazan. Ant.: Nagusien Etxea.

12:00-14:00 eta 17:00-20:00 2-4 urte bitarteko HAURRENTZAKO MINI PARKEA, Kaltxango plazan.

12:00-14:00 eta 17:00-20:00 HAURRENTZAKO PARKEA, San Martin plazan.

12:30 eta 19:00 Irulitxa txarangaren KALEJIRA, herrigunean.

13:00 eta 19:00 Mac Jeara's jazz bandaren KALEJIRA, herrigunean.

14:00 Paella lehiaketara aurkeztutako plateren PAELLA DASTAKETA Orbe Kardinalaren plazan. Ondoren, HERRI BAZKARIA.

18:00 eta 20:00 Lotxo taldeak alaitutako ERROMERIA, Orbe Kardinalaren plazan.

19:00 Paella lehiaketako SARI-BANAKETA Orbe Kardinalaren plazan.

19:15 AURRESKUA eta LARRAINDANTZA irekia, Orbe Kardinalaren plazan.

20:30 KALEJIRA Artistas del Gremio bandarekin, herrigunean.

22:30 Irulitxa musika-bandaren ONGIETORRIA Orbe Kardinalaren plazan.

23:00 SUZIRIAK Valecea pirotekniaren eskutik Ongaraiko parkean . Ondoren, KALEJIRA Orbe Kardinalaren plazaraino eta bertan AGUR JAUNAK abestea, aurtengo jaiei agurra emateko.

23:30 JAIEN AMAIERA La Orquesta Mondragón taldearen kontzertuarekin, Orbe Kardenalaren plazan.