Eibarrek Ibai Asenjo aurrelaria fitxatu du

Ander Gomez 2024ko uzt. 18a, 07:14

Argazkia: Athletic Club.

10 urte zituenetik Athletic Clubaren taldeetan jokatzen egon da ermuarra eta, orain, 20 urterekin, Eibarren jarraituko du ibilbidea. Atzo bertan egin zuen mediku azterketa eta, ezustekorik egon ezean, laster izango da talde armaginarekin entrenatzen.

Athletic Clubek eta Eibar SDk akordioa sinatu dute, eta Ibai Asenjok Eibarraren bigarren taldean jokatuko du 2026ra arte, gutxienez.

Ibai Asenjo Godoy (Ermua, 2003) Lezamako harrobian izan da txiki-txikitatik: 2013an hasi zen alebin mailan, hortik infantiletara pasa zen, ondoren Ohorezko mailako eta Euskal Ligako kadeteetara, gero Ohorezko mailako jubeniletara...

Jauregizar taldekideakin, 10 urteko aldea duten argazkietan.

2022/23 eta 2023/24 denboraldiak Hirugarren Federazioan dagoen Baskonia Kirol Kluban eman zituen (Athleticaren 3. taldean) eta, tarte horretan, Premier League Internacional Kopan izan zen, Athletic Clubaren 23 urtez azpiko taldean. Partidu bakarra jokatu eta gola eman zion taldeari aurrelariak.


Athleticarekin jokatzen, kapitainaren besokoa soinean.

Azken denboraldi honetan, oraindik belaunean izandako lesio gogor batetik errekuperatzen egon arren, Bigarren Federazioko pare bat partidu ere jokatu ditu, Bilbao Athleticekin. Orain, Eibarrek etxetik gertu ekarri du Asenjo, Lezaman hezitako lehoitxoa benetako armagin bilakatzeko asmotan.