Atzo, uztailaren 18a, Irulitxa txarangak eskainitako ogitartadaren ostean ospatu zen urteroko Txarangen Abesti Lehiaketa. Hamar bat kuadrillek hartu zuten parte eta hiru sari banatu ziren, dirutan eta bonoetan. Jarraian partaideetako batzuk:
Sarituak
Aurtengoan, Sugandila Bihurriak kuadrilla izan da garaile eta, trukean, 150 euro jaso dute dirutan eta 150 euroko afari-bonoa Ermuko tabernetan erabiltzeko. Bestalde, Burusoiltxoak izan dira bigarren, eta 100 euro dirutan eta 100 euroko afari-bonoa jaso dituzte. Bukatzeko, Burusoilak geratu ziren hirugarren postuan, 50 euro eta 50 euroko bonoa jasoz. Horrez gain, guztiek jaso zuten abesti lehiaketaren garaikurra.
Kuadrilla irabazlea, garaipena ospatzen.