Ermurako tren zerbitzua indartu dute gauez, Santixauak direla-eta

Ander Gomez 2024ko uzt. 20a, 08:00

Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du Deba eta Ermua lotzen dituen linean, bai asteburu honetan, bai datorrenean. Txupinazo eguneko gauean ere, zerbitzu berezia eskainiko du Elgoibar eta Ermua artean. Barruan, gaueko ordu guztiak.

Uztailaren 20tik 21erako eta 27tik 28rako gauetan, tren-zerbitzua indartuko da Deba-Ermua artean; eta, 24tik 25erako gauean, Elgoibar-Ermua artean. Bidaiek ohiko prezioa izango dute: tiket arruntak 1,85 euroko kostua; eta 0,48 euro Barik edo Mugi txartela erabilita. Tren guztiak mugikortasun urriko pertsonei egokituta daude.

Jarraian, Ermua eta Deba arteko trenak, zapatutik domekarako gauean:

DEBA
Irteera
ERMUA
Iritsiera
22:55 23:32
0:40 1:17
1:40 2:15
2:40 3:17
3:40 4:15
4:40 5:17
5:36 6:11
8:43 9:21

 

ERMUA
Irteera
DEBA
Iritsiera
23:51 0:30
0:50 1:28
1:51 2:29
2:50 3:28
3:51 4:29
4:50 5:28
5:55 6:33
6:50 7:28
8:01 8:40

Hemen, Elgoibar-Ermua arteko bidaiak, hilaren 24tik 25erako gauean:

ELGOIBAR
Irteera
ERMUA
Iritsiera
22:01 22:21
2:27 2:45
4:27 4:45
6:27 6:45
9:01 9:21

 

ERMUA
Irteera
ELGOIBAR
Iritsiera
21:01 21:21
1:50 2:10
3:50 4:10
5:50 6:10
8:01 8:21

Tarteko herrien geldialdiak edo bestelako orduak ezagutzeko, jo euskotren.eus atariko bilatzailera.